Emakumeen eskubideak
Emakumeen eskubideekin lotutako ezagutzak lantzeko unitate didaktikoa, baita genero-berdintasunean oinarritutako balio eta jokabideak sustatzeko ere.
Gai guztietarako
Ikasleentzako tresna honek jarduerak eta dinamikak biltzen ditu, baita unitate didaktiko bakoitzean landu beharreko edukien gaineko informazioa ere.Jarduera-koadernoa
Ikasleekin unitatearen hasieran eta amaieran erabiltzeko tresna pedagogikoa. Jasotako ezagutzak neurtzeko eta abiarazitako tresnen eraginkortasuna ebaluatzeko balio du. Ez dago diseinatuta ikasleen banakako jarduera ebaluatzeko. Erantzun zuzenen orria dakar, irakasleentzat. Amaierako testa
Irakasleentzako prestakuntza eta kontsultarako materiala, unitate didaktiko bakoitzaren eduki teorikoari buruz. Irakasleentzako laguntza-materialak
Irakasleei laguntzeko gida, unitate didaktikoan lantzen diren gaitasunen deskribapenarekin eta proposatutako jarduerak garatzeko moduen azalpenekin: edukiak, iraupena, garapena, beharrezko baliabideak eta materialak, eta ikasleek egindako lana ebaluatzeko modua. Gida pedagogikoa