Nor gara?

Bateratzen Lumaltik Herriak-en Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (aurrerantzean, GEH) Programa da.

Lumaltik Herriak-ek GEH (lehen, Garapenerako Hezkuntza-GH) gizarte-eraldaketarako prozesutzat hartzen du, herrialdeen arteko eta gure inguruko berdintasun ezaren eta pobretzearen ondorioen jakitun diren mundu mailako herrien kontzientzia kritikoa sortzeko helburuarekin, justizia, berdintasun eta elkartasunaren balioak sortuz, giza-garapen iraunkorra sortzera bideratutako jarduerekiko konpromisoarekin, generoen arteko harreman bidezkoekin eta giza eskubideen errespetuaren testuinguruan.

Jarduerak

Programa honek ondoko jarduerak garatzen ditu:

  • Sentsibilizazio-jarduerak, informazio-jardueren bitartez: hitzaldiak, webgunea, irratia, prentsa, erakusketak eta erakunde, mugimendu eta elkarteekiko lotura, egituraketa eta aliantzak sortzeko jarduerak.
  • Hezkuntza formaleko jarduerak, ikastetxeetan garatutako proiektuen bitartez.

Ikuspegiak

Gure ustez, GEHk 4 ikuspegi pedagogiko bildu behar ditu:

  • Genero-ikuspegia. Errealitatearen azterketa kritikoa barne hartuko duen deseraikuntza-prozesua behar da, baina baita hezkidetzan oinarritutako jarduera pedagogikoa ere, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako ikasketa finkatzeko.
  • Hegoaldea Garapenerako Hezkuntzan. Garapenerako Hezkuntzak tokikoaren eta mundu mailakoaren arteko lotura jaso behar du hezkuntza-prozesuetan.
  • Gatazken konponbide baketsua. Zentzu horretan, bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza oinarrizko ardatza da, gatazken kudeaketaren eta konponbidearen ikasketaren aldeko ikuspegi pedagogikoan, eta giza eskubideen ezarpena eta praktika herri guztien bidezko eta berdintasunezko giza garapena lortzeko lehentasunezko zutabe gisa hartuta.
  • Iraunkortasuna. Garapen iraunkorraren kontzeptuak baliabide naturalen ustiaketa sistematikoan eta kontrolik gabeko hazkunde eta erreprodukzioan oinarritutako ereduaren bateraezintasunari egiten dio erreferentzia.

Horrek dakar egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduei begirako ikuspegi kritikoz heztea, baina baita oraindik desagertu gabeko garapen-ereduen (herri indigenak) aniztasuna zaintzeko eta berreskuratzeko ikuspegiarekin ere; halaber, azterketa kritiko hori aurreko guztiekin (genero-ikuspegia, hegoaldea, bakea…) maila berean elkarreraginean ipini behar da, eta horietan txertatu, desiragarri diren etorkizuneko garapenetarako irizpideak ezartzeko.

Faseak

Beraz, GEHren hezkuntza-prozesuan, hainbat fase bereiz daitezke, informazioaren transmisiotik hasi eta gizarte-eraldaketarekiko konpromisoraino, tartean balioak eta jarrerak sortuz.

  • Lehenik eta behin, GEHk sentsibilizatu egiten du. Horretarako, pobrezia-egoerari eta garapen ezari buruzko informazioa zabaltzea gakoa da, baita egoera horren eta planetako beste hainbat lekutan gertatzen den baliabide-pilaketaren arteko loturak ezartzea ere.
  • Bigarrenik, hezi egiten du (informatzea ez baita nahikoa). GEHk norbanakoak jasotako informazioari buruzko hausnarketa analitiko eta kritikora bideratzea dakar. Ahalegin kontzientea behar du izan, sistematikoa eta norberak erabakita hasitakoa, kontzientzia hartzera eramango gaituena.
  • Hirugarrenik, kontzientziatu egiten du. Prozesu honek dakar pertsonak euren eta besteen egoeraren, mugen eta aukeren jabe izatea, era mailakatuan. Egoera horiek justiziazko eta elkartasunezko irizpideekin ebaluatzea ahalbidetzen du, eta egoera horiek aldarazteko borondatea garatzeko aukera ematen du, injustiziei aurre eginez.
  • Esta metodología holística de aprendizaje genera en cuarto lugar el compromiso individual por la transformación social, a través de la participación y la movilización.
Bola del mundo