Proiektuaren hezkuntza-materialak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lagundutako “Euskadiko Ekintza Gelak” proiektuaren esparruan, gida pedagogiko bat egin eta prestatu da. Gida horrek hainbat jarduera biltzen ditu. Jarduera horien bidez, ikasleek, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta LHtik, modu kritikoan hausnartu ahal izango dute migratzaileen egoerari buruz, batez ere aterpea eskatzen duten biztanleengan, salerosketaren biktimengan eta adingabeengan, eta aukera izango dute prozesu horien kausak aztertzeko, bereziki, klima-aldaketari lotutakoak. Horrez gain, aukera izango dute ikasleek gogoeta kritikoa egin dezaten migratzaileen egoerari buruz, eta kontsumo-jarraibideei buruz.

Gidan Haur Hezkuntzako haurrei (6 urtetik beherakoak), Lehen Hezkuntzakoei (6 urtetik 12 urtera bitartekoak) eta DBH/Batxilergoa/LH (12 urtetik 18 urtera bitartekoak) zuzendutako jarduerak bereizi ditugu. Jarduera bakoitza metodologia desberdinez eta bere garapenaren iraupenaren estimazio batez osatuta dago, ikasgelako plangintza errazteko eta landuko den taldera egokitutako jarduerak aukeratu ahal izateko. Landu beharreko helburuak hauek dira:

  • Ikasleengan sentsibilizazioa eta azterketa kritikorako gaitasunen garapena sustatzea, gure jokabideek eta ekintzek populazio kalteberenetan (haurrak, emakumeak eta Afrika) dituzten ondorioei lotutako kausei buruz.
  • Gogoeta egitea eta ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea migratzaileen eta errefuxiatuen harreran erantzukidetasunari buruz, eta gaur egun dauden jarrera eta jokabide arrazista eta xenofoboei buruz, eta horiek aldatzea.
  • Haurren eta gazteen parte-hartzea eta gizarte-konpromisoa sustatzea migratzaileei eta errefuxiatuei, klima-aldaketari, kontsumo arduratsuari, genero-ikuspegiari eta gizakiak planetan egiten dituen ekintzek eragiten dituzten ondorioei dagokienez.

Gida pedagogikoa